- EBAZPENA, 2011ko urriaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2011ko iraileko deialdian gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urriaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2011ko iraileko deialdian gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 91
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/10/28
- Argitaratze-data: 2012/01/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2011ko iraileko deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2011ko martxoaren 31ko Aginduaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (2011ko apirilaren 13ko EHAA, 72. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau
Lehenengoa. Onestea ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2011ko iraileko deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori Arabako epaimahaiak egin du, bera izan baita azterketak epaitu dituena.
Bigarrena. Zerrenda hori Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar dadila agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 28a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
María PILAR SANTAMARíA MARTÍNEZ.


