Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Ikastetxeen zuzendariarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Ikastetxeen zuzendariarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 6177
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/29
  • Argitaratze-data: 2011/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Agindua, diru-laguntzetarako deia egin zuena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo maila emango duten itunpeko ikastetxe pribatuentzat; ikastetxe horietan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak hezkuntzaren esparruan integratzeko 2.0 Eskola Proiektua barne hartu ahal izatea lortu nahi duena.

Ikusi dira, halaber, aurkeztu diren eskabideak, deialdiaren bosgarren artikuluan adierazitako irizpideak eta artikulu bera horren arabera sortutako Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Horregatik, hau

Lehenengoa. I. eranskinean adierazten diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea, 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko (eranskinean dago jasota ikastetxe bakoitzari emango zaion zenbatekoa).

Bigarrena. Diru-laguntza 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren zortzigarren artikuluan ezarritako irizpideen arabera jasoko da.

Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 29a.

Ikastetxeen zuzendaria,

MARCELINO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

(Ikus .PDF)