- EBAZPENA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Ebazpen honen bitartez azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Aipatu dekretuak Leader ikuspegiaren aplikazioa erregulatzen du, Euskal Herriko 2007-2013 Landa Garapen Iraunkorreko programari jarraiki. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Ebazpen honen bitartez azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Aipatu dekretuak Leader ikuspegiaren aplikazioa erregulatzen du, Euskal Herriko 2007-2013 Landa Garapen Iraunkorreko programari jarraiki.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 67
- Hurrenkera-zk.: 1568
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/30
- Argitaratze-data: 2012/04/02
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ikusita Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak 2011ko otsailaren 8ko Agindupean aurkeztutako laguntza eskariak eta eskariekin batera aurkeztutako dokumentazioa. Eskari horiek Erabaki (Ebazpen) honen I, II eta III eranskinetan daude zerrendatuta. Aipatu Aginduan iragarri ziren 2011. urterako azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatutako laguntzak. Dekretu horrek arautzen du Leader ikuspegiaren aplikazioa, Euskal Herriko 2007-2013 Landa Garapen Iraunkorreko Programari jarraiki.
Kontuan hartuta, besteak beste, erregelamendu hauek LGENF eta landa garapenerako erkidegoko laguntzak zehazten dituztela: Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erkidegoko Erregelamendua (EE) eta Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 Europako Erregelamendua.
Kontuan hartuta aipatuta erregelamenduei jarraiki LGENFari dagokiola erkidegoko finantzaketa.
Kontuan hartuta urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola, baimena duen erakunde bakarra den aldetik, LGENFaren kargura finantzatutako laguntzak ordaintzea.
Kontuan hartuta aurkeztutako eskariak aztertzeko eta ebaluatzeko ardura duen Tokiko Ekintza Taldearen proposamena (eskariak aurkeztu dira azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 9. artikuluari jarraiki).
Kontuan hartuta aurreko guztia
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ematea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuetan landa ekonomia dibertsifikatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko laguntzak arautzen ditu (Leader programa). Laguntza horiek 2011n iragarri ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko otsailaren 8ko Adinduaren bitartez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 2.644.044,70 eurokoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuarekin ordainduko da.
Inbertsioak egikaritzeko epea bukatuko da ordainketa edo konpromiso kreditua emandako aurrekontu ekitaldian. Epea luzatu daiteke azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako denboran.
Edozein modutan, aurreko paragrafoari jarraiki 2011ko abenduaren 31n jarduerak edota inbertsioak amaitu gabe dauzkaten proiektuei 2012ko abenduaren 31 arte luzatuko zaie epea, automatikoki.
Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla egiaztatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 13. artikulua).
Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egingo da; hori, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 15. artikuluari jarraiki.
Onuraduna eratze bidean dagoen pertsona juridiko bat bada, kontuan hartu diru-laguntza jasotzeko erakunde pertsonifikatu gisa erabat eratua egotea ezinbestekoa dela.
Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak jasotzeko eskubidea onartzea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuetan landa ekonomia dibertsifikatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko laguntzak arautzen ditu (Leader programa). Laguntza horiek 2011n iragarri ziren Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko azaroaren 6ko Adinduaren bitartez. Goian aipatu eranskinean honako hauek daude zehaztuta: laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 1.276.064,65 eurokoa da eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) medio finantzatzen da.
Inbertsioak egikaritzeko epea bukatuko da ordainketa edo konpromiso kreditua emandako aurrekontu ekitaldian. Epea luzatu daiteke azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako denboran.
Edozein modutan, aurreko paragrafoari jarraiki 2011ko abenduaren 31n jarduerak edota inbertsioak amaitu gabe dauzkaten proiektuei 2012ko abenduaren 31 arte luzatuko zaie epea, automatikoki.
Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 13. artikulua).
Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, LGENF ordainketa egiteko betebeharretik libre geratuko da, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erregelamenduaren (EE) 29. artikuluari jarraiki.
Diru-laguntzak emateko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak hartuko du, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuari jarraiki.
Onuraduna eratze bidean dagoen pertsona juridiko bat bada, kontuan hartu diru-laguntza jasotzeko erakunde pertsonifikatu gisa erabat eratua egotea ezinbestekoa dela.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ukatzea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuetan landa ekonomia dibertsifikatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko laguntzak arautzen ditu (Leader programa). Laguntza horiek 2011n iragarri ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko otsailaren 8ko Adinduaren bitartez. Aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza ukatzeko arrazoiak.
Laugarrena. Kasu hauetan, diru-laguntzak eten egingo dira eta, behar denetan, jasotako dirua bueltatu egin beharko da: diru-laguntza jaso duen proiektua egin ez bada; diru-laguntza emateko betekizunak eta baldintzak ez badira bete, batik bat inbertsioei ez eustea (proiektua egikaritu eta bost urtean, behintzat).
Bosgarrena. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabete baten buruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 114 eta 115 artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 30a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,
JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.
(Ikus .PDF)


