- 11/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Dokumentazio Sanitarioko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu11/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Dokumentazio Sanitarioko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 407
- Xedapen-zk.: 11
- Xedapen-data: 2012/01/09
- Argitaratze-data: 2012/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin, honako hau
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena. Osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Dokumentazio Sanitarioko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak daudenak. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango Dokumentazio Sanitarioko teknikari espezialisten kategoriako destinoak. II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Dokumentazio sanitarioko Goi Mailako Teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
C1 taldea (antzinako C taldea): 15 euro.
Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda orokorra eta gai zerrenda komuna dagozkio.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Osasun Dokumentazioko Goi Mailako teknikari titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 12 destino deitzen dira.
Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.
oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
Lan-esperientzia: gehienez, 55 puntu.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan Dokumentazio sanitarioko teknikari espezialista gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,30 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 25 puntu).
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 6 puntu):
Dagokion espezialitatean teknikari espezialistaren ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):
Ohorezko matrikula bakoitzeko: 06 puntu.
Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.
Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 10 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Txosten bakoitzeko: 2 puntu.
Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.
Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
HE: 18 puntu.
HE: 9 puntu.
Osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko dokumentazio sanitarioko teknikari espezialisten kategoriako merezimenduen gai zerrenda orokorra.
Dokumentazio klinikoaren definizioa eta tratamendua.
Definizio legalak. Informazio klinikoa. Dokumentazio klinikoa. Lehen eta bigarren mailetako dokumentuak.
Historia klinikoa: Definizioa. Egitura. Motak. Identifikazioa. Funtzioak.
Diseinu dokumentala eta historia klinikoaren euskarri motak. Estiloa, koloreak erabiltzea, teknikak, material dokumentala (dimentsioak, gramajeak, kostuaren azterketa) Euskarri digitala. Historia kliniko elektronikoa.
Araudi espezifikoa. Historia klinikoaren erabilera-araudia.
Dokumentazio klinikoaren ebaluazio metodoak.
Artxibo klinikoen antolaketa.
Artxibo klinikoen antolamendua eta kudeaketa. Artxibo motak. Historia klinikoen artxibo numerikoa. Artxibo klinikoen araudia. Historia klinikoen artxiboaren kudeaketako prozedurak.
Artxibatzeko ekipoak eta materiala. Ezaugarriak; abantailak eta desabantailak.
Dokumentazio aktiboa/pasiboa. Dokumentazio klinikoaren kontserbazioa eta garbiketa. Osasun arloko legeria. Nazioarteko irizpideak.
Artxibo kliniko bateko espazio beharren estimazioa. Historia klinikoaren lodiera, historia klinikoen hazkundea, erradiografiak artxibatzea.
Artxibatzeko teknikak: eskaneatzea, mikrofilmaketa, artxibatzeko beste teknika batzuk. Eskaneatutako materiala berreskuratzea.
Artxibo klinikoen kalitate-programak. Protokoloak, adierazleak eta kalitate-estandarrak.
Artxibo klinikoen segurtasuna. Indarrean dagoen araudia.
Datu klinikoak eta ez-klinikoak kodetzea.
Informazioa berreskuratzeko sistemak. Profil dokumentala. Prozesu dokumentalaren faseak. Kodetze kontzeptua. Kodeatzeari laguntza emateko programa.
Pazienteak sailkatzeko sistemak. Ospitaleko Case Mixa (DLT eta ACG).
Datuen gutxieneko oinarrizko multzoa (DGOM). Osatzen duten aldagaiak. Aldagaiak aukeratzeko irizpideak. Aldagai ez-klinikoak kodetzea.
Osasun arloko datu-baseak. Definizioa eta aplikazioak. Arlo klinikoan erabiltzen diren datu-base nagusiak. Datu-baseak erabiltzea. Datu-baseen kalitate-protokoloak.
Giza anatomia eta fisiologia: Aparatu eta sistema nagusien oroitzapen anatomofisiologikoa.
Patologia orokorraren nozioak: Kontzeptu nagusiak: etiologia, klinika (seinaleak, sintomak, sindromea), diagnostikoa, eboluzioa (akutua, kronikoa), aurrekariak, konplikazioak Terminologia medikoa aparatuen eta sistemen arabera. Aparatu eta sistemen araberako patologia, sintoma eta zeinu nagusiak.
Diagnostikoen sailkapena. Diagnostiko kontzeptua. Beste kontzeptu batzuekin duen lotura: ingresatzeko arrazoia, sintomak eta seinaleak, aurrekariak. Diagnostiko motak: nagusia, bigarren mailakoa, anatomopatologikoa, operazio aurrekoa, operazio ondokoa, beste batzuk.
Konplikazioak. Konplikazio kontzeptua. Beste kontzeptu batzuekiko duen aldea: drogen aurkako erreakzioa, aurkako efektua.
Prozedura diagnostiko eta terapeutiko ez-kirurgikoak. Erabilera klinikoa. Tratamendu medikoak.
Prozedura obstetrikoak. Haurdunaldi, erditze eta puerperio kontzeptua eta garapena. Haurdunaldi garaian gerta daitezkeen egoerak: arrisku handiko haurdunaldia. Erditzearen garapena. Konplikazioak.
Prozedura diagnostiko eta terapeutiko kirurgikoak. Terminologia kirurgikoa. Biopsia hartu aldia duten prozedura endoskopikoak. Laparoskopia eta laparotomia.
Lesioen eta pozoitzearen kanpoko kausak.
Gaixotasunak eta lesioak sailkatzeko sistemak.
Prozedura kirurgikoak eta ez-kirurgikoak sailkatzeko sistemak.
CIE-9-MC bitartez kodetzeko oinarrizko prozedura eta arau espezifikoak.
Beste kodetze-sistema batzuk: CIE 10, SNOMED, CIAP.
Datu-base sanitarioen balidazioa eta erabilera.
Datu-baseen kalitatea ebaluatzea. Metodologia, laginen aukeraketa, akatsak antzematea eta sailkatzea. Diagnostikoak eta prozedurak kodetzeko kalitate-kontrola. Adierazleak prestatzea.
Deskripzio-estatistika: Parametro-estatistikoak, ausazko laginketa, adierazpen grafikoa.
Ospitaletako adierazle sanitarioak: batez besteko egonaldia, errotazio-indizea, okupazio-indizea, hilkortasun-portzentajea, berrospitaleratzeak.
Informazioa berreskuratzea: bilaketa-profila.
Aplikazio informatiko nagusiak.
Informatikaren oinarriak. Sistema eragileak.
Sare lokalak: motak, osagai fisikoak.
Testu tratamendurako programak: diseinua, edizioa, kudeaketa eta inprimaketa.
Kalkulu-orriak: diseinua, edizioa, kudeaketa eta inprimaketa.
Aplikazio grafikoak eta autoediziokoak: grafiko motak, grafikoen diseinua eta aurkezpena, dokumentuetan sartzea.
Pakete integratuak: modularitatea.
Utilitate informatikoen programak. Diskoen eta fitxategien kudeaketa. Memoriaren kudeaketa. Segurtasun eta babes-sistemak.
Lanaren inguruarekiko harremanak.
Komunikazioa eta informazioa ospitalean. Komunikazio motak. Informazio eta komunikazio-sareak. Lan-taldeak. Talde-lanerako tresnak.
Lan-prestakuntza eta orientazioa:
Ekonomia eta antolaketa enpresaren baitan. Ekonomiaren oinarriak. Enpresaren organigrama.
Kalitatea asistentzia sanitarioan. EFQM eredua. ISO egiaztagiria. Akreditazioa.
Datuen isilpekotasuna. Izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien segurtasun neurriak. Izaera pertsonaleko datuen babeserako araudia.
Gai-zerrenda komuna.
1 Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
Kronikotasunaren erronka Euskadin: proiektu estrategikoak.
BIBLIOGRAFIA:
Giza anatomia eta fisiologia. Egileak: Antonia Alvarez Diaz, Eunate Arana Arri, Amale Caballero. Ed. Ibaizabal. 2000. urtea.
Economía y Salud. Egileak: R. Cisbert eta Cefont. Ed. Masson. 2002. urtea.
Formación y orientación laboral. Egileak: Concepción Ricart, M.ª Dolores Salazar, Marcela Senent. Vicenta Fuster. Joan Gandia. Grupo Santillana (Santillana profesional). 1995 «Escola profesional la Florida» Sociedad cooperativa Valenciana. Grado Superior.
ISAD (G). Norma internacional general de descripción archivística. Consejo internacional de archivos. Ministerio de educación, cultura y deporte. Madril. 2000. urtea.
Documentación clínica y Archivo. Tejero Alvarez, Mercedes. Editorial Díaz de Santos. 2003. urtea.
Organización de archivos clínicos. Ciclo Formativo Documentación Sanitaria. Egilea: Sorribas Vivas, M. Ed Masson. 2005. urtea.
Principios de Gestión Sanitaria. Francisco Errasti. Ediciones Díaz de Santos. Madril, 1997.
Clasificación Internacional de Enfermedades. 9.ª revisión. Modificación clínica (CIE-9-MC). Ministerio de Sanidad y Consumo. 7. edizioa. 2010eko urtarrila.
El Manual del Usuario. Norma de Codificación. 4.ª edición. Ministerio de Sanidad y Consumo. Centro de publicaciones.
Diccionario de siglas médicas y otras abreviaturas, epónimos y términos médicos relacionados con la codificación de las altas hospitalarias. Ministerio de Sanidad y Consumo. Centro de publicaciones. Madril 2003.
Diagnostiko Talde Erlazionatuak deskribatzeko gidaliburua (AP-GRD v. 21.0). OsakidetzaEuskal osasun zerbitzua. 2007. urtea.
Ministerio de Sanidad, política social e igualdad. SNOMED, CIE 10 http://www.msps.es/profesionales/hcdsns/areaRecursosSem/snomed-ct/home.htm
http://eciemaps.mspsi.es/ecieMaps-2010/basic_search/cie9mc_basic_search.html
Dokumentazio klinikoaren kontserbazioa eta garbiketa. Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordea (COVSEDOC). Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Sailburuordetza. 2004ko ekaina.
Historia klinikoaren erabilera arautegia prestatzeko gida. Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua. 2001eko ekaina.
Estándares Internacionales de acreditación de Hospitales. Joint Comission International Accreditation. Fundación Avedis Donabedian. 2001. urtea.
EFQM Autoebaluaziorako gidaliburua kudeaketa unitateentzat. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua. 2004ko otsaila.
Prozesuak kudeatzeko gida eta ISO 9001:2000 erakunde sanitarioetan. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua. 2004ko iraila.
Real Decreto 994/1999, de 11 de junio, por el que se aprueba el Reglamento de medidas de seguridad de los ficheros automatizados que contengan datos de carácter personal.
Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.
41/2002 Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokiena.
175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena.
272/1986 Dekretua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarikoa, EAEko ospitale zentroetako historia klinikoaren erabilpena arautzen duena.
45/1998 Dekretua, martxoaren 17koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarikoa, Ospitaleetako Larrialdi Zerbitzuetako Jarduera Klinikoen Erregistroko dokumentuen eta Ospitaleetako Historia Klinikoen edukia ezartzen duena eta bertako agirien balorazioa, kontserbazioa eta garbiketa arautzen dituena.
6/2003 Jarraibidea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiarena, izaera pertsonala duten datuak babesteari dagokionez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pertsonalaren egitekoak eta betebeharrak ezartzen dituena. Jarduera-prozedurak.
2010eko irailaren 3ko Agindua, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Ospitaleetako Altaren xehetasunen oinarrizko gutxieneko bildumari aldagai gehiago sartzeko dena.
Real Decreto 1093/2010 que regula el Conjunto Mínimo Básico de Datos de los Informes Clínicos del Sistema Nacional de Salud.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. artikuluak).
255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).
175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1., 2., 3. eta 4. artikuluak).
Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia: proiektu estrategikoak.
Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: 45/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean dokumentazio sanitarioko teknikari espezialisten kategorian sartutako esleipendunen izendapena, pertsonal estat
- Ikus: 799/2014 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean barne sustapen txandan sartutako Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialisten kategoriako esleipendunen izen
- Ikus: 800/2014 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean txanda irekian sartutako Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialisten kategoriako esleipendunen izendapena,
- Ikus: 573/2012 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hautatze-prozesuetarako Kalifikazio-Epaimahaiak izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duten hainbat ka


