Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, ondoren zehaztu deialdiko 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztutako eskabideak behin-behinean ebazten dituena. Aipatu deialdia: eskola-garraiorako bana-banako esleipenetarako deialdia, 2011-2012 ikasturterakoa, hain justu ere HHan (2. zikloa), LHan eta Derrigorrezko BHan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleentzakoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, ondoren zehaztu deialdiko 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztutako eskabideak behin-behinean ebazten dituena. Aipatu deialdia: eskola-garraiorako bana-banako esleipenetarako deialdia, 2011-2012 ikasturterakoa, hain justu ere HHan (2. zikloa), LHan eta Derrigorrezko BHan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleentzakoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5148
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/22
  • Argitaratze-data: 2012/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2011ko abenduaren 14ko Aginduaren bidez, eskola garraiorako bana-banako esleipenetarako deialdia egiten da, hain justu ere Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleei dagokienez. 2011-2012 ikasturtea (2011ko abenduaren 30eko EHAA).

Aipatu aginduko 6.4 artikuluan ezartzen denez, ezarritako epeaz kanpo eskatu ahal izango dituzte laguntzak honako ikasle hauek: deialdiko 6.2 ezarritako dataren azken egunaz gero matrikulatutako ikasleek.

Aipatutako deialdi-aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, honakoa

Lehenengoa. Deialdiko baldintzak betetzen badituzte, Bizkaiko Lurralde Historikoko ikasleei laguntzak ematea baimentzea, behin-behineko izaeraz.

Bigarrena. Laguntza honi dagokionez, baiezkoa eta ezezkoa eman zaien eskabideen zerrenda Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean argitara ematea, gai berari buruzko iragarkia EHAAn argitaratu eta gero. Jakinarazpen indibidualaren ondorioak izango ditu argitarapen horrek.

Hirugarrena. Ebazpen honek eragiten diola uste duenak behin-behineko ebazpen horren aurka alegazioak edo dokumentuak aurkeztu ahal izango ditu, bere interesen alde egiteko; eta horretarako 15 egun naturaleko epea izango du, iragarkia EHAAn argitaratzen denetik hara.

Laugarrena. Behin-behineko ebazpen honen aurka alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan, ebazpen hori behin betiko egingo da, eta Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean argitaratuaz jakinaraziko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.