- EBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinen bidez ematen baitira gizartean Babesik gabe edo/eta Gatazkan dauden Adingabeen kasuetan Esku Hartzeko eta Bitartekotza Egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinen bidez ematen baitira gizartean Babesik gabe edo/eta Gatazkan dauden Adingabeen kasuetan Esku Hartzeko eta Bitartekotza Egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 5166
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/22
- Argitaratze-data: 2012/11/23
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2012ko abuztuaren 22ko Ebazpenaren bidez, Deustuko Unibertsitateak antolatuta Gizartean Babesik gabe edo/eta Gatazkan dauden Adingabeen kasuetan Esku Hartzeko eta Bitartekotza Egiteko Masterraren Seigarren Promozioa egiteko laguntzetarako deia egin zen.
Ebazpen horren 13. artikuluak dioenez, eskaerak Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordeak hala proposatuta.
Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta, honako hau
Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren pertsonei laguntzak ematea, Gizartean Babesik gabe edo/eta Gatazkan dauden Adingabeen kasuetan Esku Hartzeko eta Bitartekotza Egiteko Masterra egiteko. Laguntzaren zenbatekoa bi mila zortziehun eta berrogeita hamar eurokoa (2.850) izango da. Diru horretatik bi mila, berrehun eta laurogei euro (2.280) 2012. urterako ordainketak egiteko izango da eta gainerakoa, bostehun eta hirurogeita hamar euro (570) alegia, 2013. urteko ordainketetarako utziko da. Diru-laguntzak ordaintzeko, honako honetan xedatutakoa beteko da: Gizartean Babesik Gabe edo/eta Gatazkan dauden Adingabeen kasuetan Esku Hartzeko eta Bitartekotza Egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzetarako deia egin duen Emakundeko zuzendariaren 2012ko abuztuaren 22ko Ebazpenaren 15. artikulua.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean dagokion Administrazioarekiko Auzietarako epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
(Ikus .PDF)


