- EBAZPENA, 2012ko azaroaren 14koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (282/2012-A prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko azaroaren 14koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (282/2012-A prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 231
- Hurrenkera-zk.: 5268
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/11/14
- Argitaratze-data: 2012/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (282/2012-A prozedura laburtua) Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren 2012ko ekainaren 29ko Ebazpenaren (uztailaren 10eko EHAA, 134. zk.) kontra jarritakoa. Ebazpen horren bitartez Ikuskapen eta Oinarrizko Eskalako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten da. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkaute, 2012ko azaroaren 14a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


