- EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (249/2012 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (249/2012 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 841
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/28
- Argitaratze-data: 2013/02/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (249/2012 prozedura laburtua) 2012ko uztailaren 10eko Ebazpenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren Ebazpenari buruzkoa da. 2012ko uztailaren 10eko Ebazpenak Informatika Arloko burua lanpostua betetzeko behin-behineko lan-hitzarmenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten du. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkauti, 2013ko urtarrilaren 28a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


