Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko apirilaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari administrazioarekiko 107/2013 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura laburtua, 98 Legea) igor dakiola ebazten duena, batetik, eta, bestetik, aipatu salan ager daitezen, interesdun izan litezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari administrazioarekiko 107/2013 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura laburtua, 98 Legea) igor dakiola ebazten duena, batetik, eta, bestetik, aipatu salan ager daitezen, interesdun izan litezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 2076
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/04/03
  • Argitaratze-data: 2013/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 107/2013 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura arrunta, 98 Legea) bidaltzeko eskatu du. Errekurtso hori Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren abenduaren 11ko 274/2012 Dekretuaren aurka aurkeztu zuten honako hauek: Xabier Maria Agirre Kerexeta, Faustino Ranedo Gomez, Maria Guadalupe Camino Garcia, Iñigo de Loyola Ortúzar Angulo, Maria Angeles Amenabar Zabala eta ELA sindikatuak.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu dituen administrazio-espedienteak bidaltzea.

  2. Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

  3. Errekurtso horretan bultzatzen zen administrazio-jarduerarekin lotura daukaten honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hauek daudela jakinaraztea:

    • Administrazioarekiko 648/2012 auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta), ELA sindikatuak aurkeztua Justizia eta Herri Administrazio Sailaren maiatzaren 8ko 65/2012 Dekretuaren aurka. Dekretu horrek onartu baitzituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak. Auzi-errekurtso hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 3. sekzioan bideratzen ari da.

    • Administrazioarekiko 676/2012 auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta), HITZA sindikatuak aurkeztua Justizia eta Herri Administrazio Sailaren maiatzaren 8ko 65/2012 Dekretuaren aurka. Dekretu horrek onartu baitzituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak.

  4. EHAAn argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 3a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.