- 504/2013 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Isabel Ferreiro González andrea, aipatutako ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostutik kentzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu504/2013 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Isabel Ferreiro González andrea, aipatutako ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostutik kentzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 2146
- Xedapen-zk.: 504
- Xedapen-data: 2013/04/05
- Argitaratze-data: 2013/05/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Lehenengoa. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen otsailaren 15eko 56/2010 Ebazpenaren bidez, Isabel Ferreiro González andrea zuzendariorde mediko izendatu zen.
Aintzat hartuta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Ente Publikoaren Estatutuak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Gerentzia honek hau
Lehenengoa. Isabel Ferreiro González andrea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2013ko apirilaren 8tik aurrera izango du eragina.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, zuzendari medikoari eta Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzari jakinaraztea.
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, idazki hau jasotzen denetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluek ezarritakoaren arabera.
Gurutzeta-Barakaldo, 2013ko apirilaren 5a.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.


