- EBAZPENA, 2013ko apirilaren 24koa, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordearena; honen bidez, 2013. urterako udal-mapa paperean egiteko diru-laguntzak ematea ebazten da, eta hori argitara ematen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko apirilaren 24koa, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordearena; honen bidez, 2013. urterako udal-mapa paperean egiteko diru-laguntzak ematea ebazten da, eta hori argitara ematen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2292
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/24
- Argitaratze-data: 2013/05/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko urriaren 31ko Aginduaren bidez (2012ko azaroaren 14ko EHAA, 220. zk.), udal-mapak paperean egiteko diru-laguntza ematea arautzen da.
Organo honek eskatutako diru-laguntzak onartzeko edo ukatzeko eskumena dauka, 2012ko urriaren 31ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Emandako diru-laguntzen kopurua agindu arautzailearen 5. artikuluaren arabera kalkulatu da; artikulu horretan bildutako formulak erabili dira, eman beharreko diru-laguntzen gehienezko kopurua kalkulatzeko.
Aipatutako aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu horretako 6. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak ikusita, eta kasurako eratutako balorazio-epaimahaiak egindako emateko proposamena aztertu ondoren, hau
Lehenengoa. I. eranskinean aipatzen diren udalei udal-mapak paperean egiteko diru-laguntzak ematea.
Bigarrena. II. eranskinean jasotako diru-laguntzak atzera botatzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena. Diru-laguntzei dagokien lanetako gehienezko epeak aipatuta daude 2012ko urriaren 31ko Aginduaren 8.2 artikuluan.
Laugarrena. Diru-laguntzaren ordainketa Aginduaren 9. artikuluan ezartzen diren epe eta baldintzetan egitea.
Bosgarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten, betiere, hargatik eragotzi gabe eskatzaile bakoitzari berariaz egingo zaion jakinarazpena.
Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, ebazpen hau jakinarazpen biharamunetik, hilabeteko epearen barruan, hori guztia Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 24a.
Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea,
MIREN IZASKUN IRIARTE IRURETA.
(Ikus .PDF)


