- EBAZPENA, 2013ko irailaren 23koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2013. urtean HEOCaren euskarako komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko probetan arituko den azterketa-batzordearen kide berri bat izendatzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko irailaren 23koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2013. urtean HEOCaren euskarako komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko probetan arituko den azterketa-batzordearen kide berri bat izendatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 4297
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/23
- Argitaratze-data: 2013/10/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa
Testu legala
HABEren zuzendari nagusiaren 2013ko urtarrilaren 24ko eta otsailaren 19ko Ebazpenen bidez, HEOCean ezarritako euskara-mailak egiaztatzeko 2013. urteko ohiko deialdiak abiatu ziren, eta ekitaldi horretan egingo ziren deialdi guztietan arituko ziren azterketa-batzordeko kideak izendatu ziren.
2013ko irailaren 16an, azteketa-batzordean euskaltegi pribatuen eta autoikaskuntzarako zentroen izenean aritu den kideak, Marivi Zubiaga Gallastegik, lan horietan jarraitu ezina adierazi du. Horregatik, aurrerantzean euskaltegi pribatuen eta autoikaskuntzarako zentroen izenean arituko den kidea izendatu beharra dago.
Beraz, aipatu xedapenean agindutakoa betetzeko, eta Kulturako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduak eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Marivi Zubiaga Gallastegiren izendapena gaurtik aurrera indarrik gabe uztea, euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentroen ordezkaria izan baita, 2013. urteko deialdietarako azterketa-batzordean.
Bigarrena. Jon Urdangarin Arrieta izendatzea 2013. urtean arituko den azterketa-batzordeko kide, aurrerantzean euskaltegi pribatuen eta autoikaskuntzarako zentroen ordezkaria izango baita.
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia, 2013ko irailaren 23a.
HABEren zuzendari nagusia,
JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.


