- EBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola 2013» sariko epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola 2013» sariko epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE; Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 4906
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/28
- Argitaratze-data: 2013/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Euskal Autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola-2013» sarirako deia egin zuen 2013ko apirilaren 5eko ebazpenaren bidez (apirilaren 22ko EHAA, 76. zk.). Horrekin bat etorriz, eta epaimahaiak bildu eta ebazpena eman ondoren, honako hau
«Jesús María Leizaola-2013» sariaren epaimahaiak emandako ebazpenaren berri ematea. Honako hau da:
«Jesús María Leizaola-2013» saria Gemma Martínez Bárbara andereak aurkeztutako «Armonización fiscal y poder tributario foral en la Comunidad Autónoma del País Vasco» lanari eta Saioa Artiach Camacho andereak aurkeztutako «Aspectos sustantivos y procesales del contrato de arrendamiento rústico en el derecho civil de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa de los siglos XVI a XIX. Un medio para la gestión del patrimonio de la persona» lanari ex aequo ematea.
Ebazpen hori interesatuei jakinaraztea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


