Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 12koa, Industriako sailburuordearena, beherago zehaztu aginduan aurreikusitako laguntzen 2013. urteko onuradunen zerrenda argitara emateko dena: Agindua, 2012ko apirilaren 10ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira: unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteek atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktikak egin ahal izateko, «Global Training» deituriko Beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeentzako laguntzak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 12koa, Industriako sailburuordearena, beherago zehaztu aginduan aurreikusitako laguntzen 2013. urteko onuradunen zerrenda argitara emateko dena: Agindua, 2012ko apirilaren 10ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira: unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteek atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktikak egin ahal izateko, «Global Training» deituriko Beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeentzako laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1428
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/12
  • Argitaratze-data: 2014/03/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda. Hori guztia Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2012ko apirilaren 10ean emandako Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen «Global Training» deituriko Beken programa.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

Beherago zehaztu aginduan aurreikusitako laguntzen 2013. urteko onuradunen zerrenda argitara ematea, eranskinean agertzen den legez: Agindua, 2012ko apirilaren 10ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinen bidez arautzen baitira: unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteek atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktikak egin ahal izateko, «Global Training» deituriko Beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeentzako laguntzak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 12a.

Industriako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCIA DE MOTILOA UBIS.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.