- EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 9koa, HABEren zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2013-2014 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko maiatzaren 9koa, HABEren zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2013-2014 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 101
- Hurrenkera-zk.: 2396
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/09
- Argitaratze-data: 2014/05/30
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2013ko irailaren 23ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titularitateko euskaltegi publikoei 2013-2014 ikasturteko diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2013ko abuztuaren 12ko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 6.3 artikuluak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. HABEren zuzendari nagusiaren 2013ko abuztuaren 12ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta hauen onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2014ko maiatzaren 9a.
HABEren zuzendari nagusia,
JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.
(Ikus .PDF)


