- EBAZPENA, 2014ko ekainaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerentzako 2014. urtean emandako laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko ekainaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerentzako 2014. urtean emandako laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 122
- Hurrenkera-zk.: 2905
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/10
- Argitaratze-data: 2014/06/30
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2014ko martxoaren 18an argitaratu zen EHAAn 2014ko martxoaren 7ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerak 2014. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena.
2014ko martxoaren 7ko Aginduaren 13.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei egingo direnei banakako jakinarazpena egitea eragotzi gabe.
Horiek horrela izanda,
Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko martxoaren 7ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 10a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


