Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko abenduaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena. Honen bidez, hau jakinarazten da: agortu egin dira garapenerako lankidetzarako funtsaren kargura diren ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorrera bideratutako funtsak; laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren babesean eman ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena. Honen bidez, hau jakinarazten da: agortu egin dira garapenerako lankidetzarako funtsaren kargura diren ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorrera bideratutako funtsak; laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren babesean eman ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 5332
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/12/05
  • Argitaratze-data: 2014/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

31/2008 Dekretuak, otsailaren 19koak, arautzen ditu garapenerako lankidetzaren kargura diren ekintza humanitarioetarako laguntzak, eta bi jarduketa-tipologia bereizten ditu. Batetik, larrialdietarako laguntzen proiektuak, hondamendiek kaltetutako pertsonen biziraupena bermatzeko eta sufrimendua arintzeko oinarrizko ondasun eta zerbitzuen premiazko hornidurara bideratzen direnak; eta, bestetik, ekintza humanitarioko proiektuak, adiera zabalagoan, jarduerek premia hain handia ez dutenean eta garapenerako, giza eskubideetarako eta bakea eraikitzeko oinarriak sustatu nahi dituztenean.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko ebazpenaren bidez (urtarrilaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 21. zk.), ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egin zen, 2014rako garapenerako lankidetzaren funtsaren kargura.

Urtarrilaren 21eko Ebazpen horren 2. artikuluaren laugarren paragrafoak ezartzen duenez, ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorrera bideratutako funtsak agortzen badira, hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpenaren bidez. Horrenbestez, hau

Jakinaraztea agortu egin direla garapenerako lankidetzarako funtsaren kargura diren ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorrera bideratutako funtsak; laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren babesean eman ziren.

Ebazpen honek ez du Administrazio bidea agortzen. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geldituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 5a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.