Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko abenduaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Honen bidez, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Honen bidez, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 317
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/12/26
  • Argitaratze-data: 2015/01/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu eta ekipatzeko diru-laguntzak ematen dira (2006ko ekainaren 4ko EHAA, 106. zk.).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez, laguntzen deialdia egin zen 2014. urterako, eta laguntza horiek eskatzeko epea ireki zen.

Aipatutako dekretu horren 11.4 artikuluan ezarritakoa betez, eta kasuan kasuko ebazpena banan-banan jakinaraztea eragotzi gabe, Landa Garapenaren eta Itsasertzaren zuzendariak ebazpena eman du denek jakiteko dekretu horren babesean onuradun izango diren pertsonak nor diren eta diru-laguntzen kopuru osoa zenbatekoa den; ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dekretu horrek nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen ditu.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 26a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.