- EBAZPENA, 2015eko uztailaren 30ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzko ekainaren 30eko 6/2015 Legearen gainean hartutakoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko uztailaren 30ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzko ekainaren 30eko 6/2015 Legearen gainean hartutakoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 3897
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/30
- Argitaratze-data: 2015/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Lana eta enplegua; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 30a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:
Negoziazioak hastea, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzko 6/2015 Legearen 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. artikuluei eta lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrei dagokienez sortutako desadostasunak ebazteko.
Bitariko Lankidetza Batzordeari konponbidea proposatuko dion lan-taldea izendatzea.
Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2015eko uztailaren 29a.
Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,
CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


