- EBAZPENA, 2015eko irailaren 3koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Auzolandegiak programako 2015eko plazen esleipenen zerrenda argitara ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko irailaren 3koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Auzolandegiak programako 2015eko plazen esleipenen zerrenda argitara ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 4177
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/09/03
- Argitaratze-data: 2015/10/05
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
2015eko apirilaren 7an argitara eman zen EHAAn Kultura sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Agindua, 2015. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Auzolandegiak programako plazetarako deialdia egiteko.
Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak Auzolandegiak programako plazak esleitu ditu, agindu horren eranskineko zazpigarren oinarriko 5. puntuan ezarritakoa betetzeko. Esleipenen berri interesdunei jakinarazi zaie.
Agindu beraren eranskineko zazpigarren oinarriko 5. puntuan bertan xedaturikoari jarraituz, Auzolandegiak programako plazen esleipenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ondorioz, honako hau
Argitara ematea Euskal Erkidegoko Administrazioaren Auzolandegiak programako 2015eko plaza-esleipenen zerrenda, guztiek ezagutu dezaten (ikusi eranskina). Auzolandegiak programako plazen 2015eko deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduaren bidez arautu da (2015eko apirilaren 7ko EHAA).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 3a.
Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.
(Ikus .PDF)


