Euskadi.eus
  • HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2009ko abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak burutzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki erakundeei, toki erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza sozietateei diru-laguntzak emateko deialdia ebazten da. Deialdi hori Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko ekainaren 16ko Aginduak arautu zuten». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2009ko abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak burutzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki erakundeei, toki erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza sozietateei diru-laguntzak emateko deialdia ebazten da. Deialdi hori Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko ekainaren 16ko Aginduak arautu zuten».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1914
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/30
  • Argitaratze-data: 2010/04/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Ingurumeneko sailburuordearen 2009ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak burutzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki erakundeei, toki erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza sozietateei diru-laguntzak emateko deialdia ebatzi zen. Deialdi hori Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko ekainaren 16ko Aginduak arautu zuen. Aipatutako Ebazpena 2010eko martxoaren 16an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (51. zenbakia). Agindu horretan huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

7.b) artikuluan, 1524 (3), honakoa dioenean:

Gasteizko Udala: Gasteizko oinezkoen mugikortasunerako plan zuzentzailea, 2. artikuluaren arabera, plan bat izateagatik eta emisioen zuzeneko murrizketa ez ekartzeagatik.

Honakoa esan behar du:

Gasteizko Udala: Vitoria-Gasteizko aldaketa klimatikoaren aurkako plana, 2010-2020, 2. artikuluaren arabera, plan bat izateagatik eta emisioen zuzeneko murrizketa ez ekartzeagatik.

  1. eranskinean, 1524 (12) orrialdean, honakoa dionean:

    Proiektua

    Erakunde eskatzailea

    Garapen iraunkorrean sentsibilizatzeko jardunak.

    Azpeitiko Udala.

    Honakoa esan behar du:

    Proiektua

    Erakunde eskatzailea

    Eskolako Agenda 21/Bioaniztasuna eta Elikadura.

    Azpeitiko Udala.

  1. eranskinean, 1524 (15) orrialdean, honakoa dionean:

    Proiektua

    Erakunde eskatzailea

    Biodibertsitatea mantentzea, Mazmelan.

    Eskoriatzako Udala.

    Honakoa esan behar du:

    Proiektua

    Erakunde eskatzailea

    Biodibertsitatea mantentzea, Mazmelan eta Aitzorrotzen.

    Eskoriatzako Udala.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik