- Justizia konponarazlearen zerbitzuko prestazioak egitea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuJustizia konponarazlearen zerbitzuko prestazioak egitea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 101_2018
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2018/08/20
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Adjudikazioa. Zergatikoa; eskumen teknikoa; esleipen-irizpideak; lizitatzaileei jakinarazi ez zaizkien eta pleguetan aurreikusita ez dauden bigarren mailako irizpideak edo haztapen-koefizienteak erabiltzeko baldintzak; ez dira bigarren mailako irizpideak, baizik eta pleguetan agertzen diren esleipen-irizpideekin lotutako eskaintzaren alderdiak; puntuazioaren eskaintza zehatzen ezaugarrien berri ematen duen zergatikoa; egitezko okerra eskaintzaren balorazioan (ez dago horrelakorik); errekurtsogileak alegatu du bere proposamena ez dela baloratu beste batzuk baloratu diren bezala, baina baieztapen orokor bat da, egiaztatu eta zehaztu ez dena, eta berea da frogatu eta argumentatu beharraren karga


