Euskadi.eus
  • BT-ko I eta II eranskinetan barneratutako Donostiako udalaren eta honen erakundeen eraikinak garbitzeko zerbitzu kontratua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

BT-ko I eta II eranskinetan barneratutako Donostiako udalaren eta honen erakundeen eraikinak garbitzeko zerbitzu kontratua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 120_2026
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2026/07/02
  • Esleitzailea: Donostia-San Sebastiango Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Prezioa eta aurrekontua: LOA kalkulatzeko erreferentziazko lan-hitzarmena ezin da enpresa-hitzarmen bat izan, baizik eta enpresa guztiei eragiten dien hitzarmen bat; LOA kalkulatzeko erabilitako erreferentziazko lan-hitzarmena ez da nahitaez prestazioa gauzatzen duten langileei aplikatuko zaiena; subrogatutako langileei legez dagokien hitzarmen kolektiboa aplikatuko zaie. Langileen subrogazioa: botere adjudikatzailea ez dago behartuta kontratu berriak aurrekoaren lanorduen bolumenari eustera, ordu-dedikazio berria ez da arbitrarioa izan.