Euskadi.eus
  • Zarauzko Santa Klara komentua birgaitzeko eta eraberritzeko obraren proiektua idaztea eta zuzendaritza fakultatiborako laguntza teknikoa emateko lanak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Zarauzko Santa Klara komentua birgaitzeko eta eraberritzeko obraren proiektua idaztea eta zuzendaritza fakultatiborako laguntza teknikoa emateko lanak

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 147_2023
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2023/07/27
  • Esleitzailea: Zarauzko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Abantaila, aldez aurretik edozein administraziorekin kontratatzeagatik; dirulaguntza eta laguntza publikoak lortzen esperientzia izatea; ez dago diskriminaziorik, laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradunari emandako zerbitzuak baloratzen direlako (publikoa edo pribatua izan daiteke), eta ez erakunde emaileari emandakoak. Kaudimena: birgaitze energetikorako dirulaguntza eta laguntza publikoak lortzen parte hartzea, kontratuaren xedearekiko lotura; betekizunaren proportzionaltasunik eza; kontratuaren xedeak barne hartzen ditu birgaitze energetikoa garrantzitsua den obra bat proiektatzen edo zuzentzen duen edozein fakultatiboren jarduera tipikoak, eta ez da behar esperientziarik dirulaguntzak lortzeari dagokionez, baizik eta kontratatuaren antzeko lanetan, dagozkion obrak diruz lagunduak izan edo ez, eta dirulaguntza lortzeko betebehar formalak, horrelako obretan eskatutakoez bestelakoak ez direnak. Esleipen-irizpidea: kaudimena egiaztatzeko behar den gutxieneko esperientzia gainditzen duten lizitatzaileei puntuazio gehigarria ematen dien esleipen-irizpidea; klausula baliogabetu egin behar da, aplikaezina delako, baliogabetzen den beste klausula batek markatutako gutxieneko esperientzian oinarritzen delako. Ebazpenaren ondorioak: kaudimen- edo esleipen-irizpideak baliogabetzeak esleipen-prozedura bertan behera uztea dakar.