Euskadi.eus
  • Aholkularitza- eta laguntza-kontratua, Azpeitiko (Gipuzkoa) '4.1 santutxo' azpieremurako babes publikoko 28 etxebizitza sustatzeko eraikuntza-proiektua eta urbanizazio-proiektua idazteko eta obrak zuzendu eta ikuskatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Aholkularitza- eta laguntza-kontratua, Azpeitiko (Gipuzkoa) "4.1 santutxo" azpieremurako babes publikoko 28 etxebizitza sustatzeko eraikuntza-proiektua eta urbanizazio-proiektua idazteko eta obrak zuzendu eta ikuskatzeko.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 147_2025
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2025/09/23
  • Esleitzailea: Azpeitia Berritzen S.A.

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. "Gauza epaitua" administratiboa; ez dago objektu-identitaterik aurkaratutako egintzaren eta jada ebatzitakoaren artean (biek dute kontrako zentzua), eta errekurtsogileak une honetan baino ezin izan dio eraso egintzari, errekurtsogilearen eta alegazio-egilearen prozesu-jarrera desberdina baita. Eskaintza anormala: botere adjudikatzailearen diskrezionalitate teknikoa proposamenaren anormaltasuna hautemateko, baja anormalaren justifikazioa behar bezala onartzea, anormaltasuna susmagarria den lizitatzailearen kaudimen finantzarioaren ratioa, prezio baxua justifikatzeko kaudimenaren baliozkotasuna, kontratua gauzatzeko tokitik gertu egotea (diskriminaziorik gabeko edo tratu-berdintasunaren printzipioaren aurkako hautematea), baja justifikatzeko errekerimendua SPKLren 149.4 artikuluaren erreprodukzio batera mugatzen da, eta horrek zaildu egiten du aurkeztutako justifikazioa anbiguotzat edo gutxiegitzat jo ahal izatea.