- Zarauzko Santa Klara komentua birgaitzeko eta eraberritzeko lanen exekuzio-proiektua idazteko eta zuzendaritza fakultatiboa egiteko laguntza teknikoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuZarauzko Santa Klara komentua birgaitzeko eta eraberritzeko lanen exekuzio-proiektua idazteko eta zuzendaritza fakultatiboa egiteko laguntza teknikoa.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 14_2024
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2024/01/19
- Esleitzailea: Zarauzko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Espedienterako sarbidea errekurtso-bidean: errekurtsogileak alegatu du ezin izan duela eskatutako dokumentazio guztia eskuratu, eta espedientearen zati bat euskaraz dagoela, gaztelaniazko itzulpenik gabe; ez du espedienterako sarbiderik eskatzen, ez du gaztelaniazko dokumenturik eskatzen eta ez du epe gehigarririk eskatzen errekurtsoa osatzeko; ustezko irregulartasunak ez dio eragotzi errekurtso funtsatu bat egitea. Eskaintza anormala: doktrina orokorra; lizitatzaile susmagarria anormaltasunean sartuta dago oso tarte txikiagatik, justifikazio-errekerimendua generikoa da, ezin zaio lizitatzaileari aurpegiratu bere justifikazioa lausoa edo generikoa denik, botere adjudikatzaileak emandako azalpenei eta espedientean dauden elementuei eta betebeharrei erantzun diezaieke, arkitektoen eta aparejadoreen ordainsariak liberalizatuta daude, lanbide-elkargoaren gutxi gorabeherako ordainsariak, gutxi gorabeherako ogibidesarien eta langileen kostuen arteko aldea, lan-programak eta profesionalen dedikazio-denborak ez dute zertan bat etorri behar, ez da justifikatzen lizitatzaile susmagarriak alegatutako orduko prezioa merkatukoa ez denik, BIM tresnak ez erabiltzeak ez du esan nahi egikaritzea bideraezina denik, prestazio intelektuala ez dago hirugarrenek emandako lehengaien edo horniduren mende, eta kontratu-prestazioaren barruan sartzen dira, adjudikaziodun nagusia Motibazioa eta diskrezionalitatea: balio-judizioari lotutako atalase-maila duen esleipen-irizpide bat aplikatzea, funts arautua hautsiz (nahitaezko epe partziala), plangintza ezin da baloratu, pleguetan informazio nahikorik ez egotearen aurrean eragile ekonomikoaren pasibotasunak ez du justifikatzen pleguen aurkako proposamen bat aurkeztea, eskaintza baztertu egin behar da.


