Euskadi.eus
  • ETSren geltokiak eta instalazioak zaintzeko zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

ETSren geltokiak eta instalazioak zaintzeko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 150_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/07/31
  • Esleitzailea: Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Legitimazio aktiboa errekurtso berezia jartzeko: sindikatu batek du, lan-legerian jasotako arrazoi batengatik kontratatzeko debekua duen enpresa bati egindako esleipenaren aurka egiteko (berdintasun-plana), inplikatutako enpresak ABEE esleipendunean gutxieneko partaidetza izatearen garrantzirik eza, errekurtsoan "interes pertsonalak", garrantzirik eza. Espedienterako sarbidea errekurtso-bidean: doktrina orokorra; errekurtsoa behar bezala oinarritua dago, eta ez dago jasota espedienterako sarbidea baliagarria denik errekurtsoa osatzeko. Kontratatzeko debekua, berdintasun-planik ez izateagatik: doktrina orokorra; planaren baliozkotasuna eta eraginkortasuna bermatzeko ez da beharrezkoa Plana erregistratzea; izena eman ez izana ez da kontratatzeko debekuaren arrazoia. Hartzekodunen borondatezko konkurtsoaren ondoriozko bazterketaren arrazoia: bazterketak ez die eragiten ABEEko gainerako kideei, SPKLren 69.8 artikulua 2014/24/EB Zuzentarauaren 63. artikuluak eta EBJAren jurisprudentziak aldatu baitute, hau da, baztertzeko arrazoiak aplikatzeko proportzionaltasun-printzipioa, batez ere erakunde baten bazterketaren kasuan, haren gaitasuna errekurritzen bada; tratu-berdintasunaren printzipioa: ez da urratzen, ez da eskaintzaren terminoen aldaketarik, kaudimen-baldintzak betetzen dira, ez zaio eragiten gainerako lizitatzaileen lehia-egoerari.