Euskadi.eus
  • UPV/EHUko Komunikazio Sare Korporatiboa (RED2019) mantendu, laguntza eman eta hobetzeko lanen zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

UPV/EHUko Komunikazio Sare Korporatiboa (RED2019) mantendu, laguntza eman eta hobetzeko lanen zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 156_2019
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2019/09/25
  • Esleitzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea

Laburpena

Esleipena. Espedienterako sarbidea: ez dagokio errekurtso-prozedurari, ez dagoelako defentsa-gabeziarik, ez delako egiaztatu kalte zehatzik. Balorazio bereizia: ez da gertatu formulari lotutako irizpideak aldez aurretik kalkulatzea ahalbidetzen duen informaziorik garaiz ezagutzea. Preskripzio teknikoak: pleguek ez diote lizitatzaileari eskatzen eztabaidatutako preskripzioak egiaztatzeko dokumentazio espezifikorik, preskripzio bat berariaz ez aipatzea ez da preskripzio hori ez betetzearen parekoa, eskaintza aurkezteak dagoeneko pleguen jarduna dakar, pleguek "esleipendunari" egiten diote erreferentzia eta ez lizitatzaileari; gardentasun-printzipioa, pleguen iluntasuna, AKPPn agertu behar duen PPTaren infomazioa. Fede txarra edo ausarkeria: ez da bidezkoa, errekurtsoa argudio juridiko batean oinarritzen da.