- Hainbat ibilbidetako eskola-garraioa, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuHainbat ibilbidetako eskola-garraioa, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 156_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/10/20
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Esleipen-prozedura eteteko eskaera, helburu bera duen aurreko kontratu bati buruzko administrazioarekiko auzi-prozedura amaitu arte: kautelazko neurria da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari dagokio ematea. Kontratu baten pleguak aurkaratzea, KEAOk deuseztatu zituen baldintza-agiriak zituen beste kontratu baten ondorio dena, eta ez onartzea lehenago baliatu ahal izan ziren errekurtso-arrazoiak. Prezioa merkatura egokitzea: doktrina orokorra; prestazioaren osagai garrantzitsuetako baten (erregaia) prezioaren aldakortasuna; gauzatze-aldi luze horretan, haien artean konpentsatuko diren kostu handiagoko edo txikiagoko faseak gerta daitezke, emaitza gisa prezio orokor egokia emateko; errekurtsogilearen kalkuluek ez dute egiaztatzen botere esleitzaileak diskrezionalitate teknikoaren mugak gainditu dituenik; errekurtsoaren ondorioetarako, ez da garrantzitsua industria-mozkina pleguetan agertzen den kostuaren banakapenean ez jasotzea, kontzeptu hori zenbait gastu-partida aintzat hartzeko erabili den soberakinetik ondorioztatzen delako.


