Euskadi.eus
  • Telefono bidezko itzulpen- eta interpretazio-zerbitzua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Telefono bidezko itzulpen- eta interpretazio-zerbitzua.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 157_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/08/27
  • Esleitzailea: EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartea

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Euskararen legezko lehentasuna botere esleitzailearen eta kontratistaren arteko ahozko komunikazioetan; Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia, botere esleitzaileak normalizazio-neurriak hartzeko dituen ahalmenak, zerbitzuaren zeharkako kudeaketaren kasuan esleipendunari eragiten dioten neurriak, funtzio publikoaren eremuan hizkuntza-eskubide eta -betebeharrekiko analogia, kanpora ateratako zerbitzu baten kasuan herritarren hizkuntza-eskubideak botere esleitzaileak zuzenean ematen dituen berberak dira, kontratistak botere esleitzailearekin duen harremana lotura bereziko harremana da, EAEANk funtsean berdina den klausula deuseztatzea, partzialki baiestea. Beste hizkuntza-klausula batzuk: pleguetan ez dago euskararen lehentasunik idatzizko komunikazioetan; zerbitzua udaletako langileek edo hirugarren pertsonek aukeratzen duten hizkuntzan emateko betebeharra: diskriminaziorik gabeko neurria, interes orokorrean justifikatua (EUDELen helburuak eta zerbitzuaren erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen bermea, emandako baldintza (kontratistari bakarrik eskatzen zaio), erabiltzaileekin harremana duen pertsona bakarrari kaudimen-baldintza, errekurtsogileak ematen dituen zerbitzuekin lotutako baldintza, bereizketa ez da diskriminatzailea, justifikazio objektiboa eta arrazoizkoa duelako eta bidezko helburua proportzionaltasunez lortu nahi duelako. Preskripzio teknikoak: ez da egiaztatu botere esleitzaileak kontratuaren xedea konfiguratzeko duen diskrezionalitatearen mugen urraketarik; aurkaratutako klausulak ez du lehia-eskaintza bat aurkeztea eragozten edo zailtzen. Ebazpenaren ondorioak: deuseztasunaren aplikazio moderatua, ustezko oztopoak irauten du euskara dakien pertsona baten eskakizunak bere horretan jarraitzen duelako, esleipen-prozeduraren ezereztea neurriz kanpokoa izango litzateke.