- Oiartzungo udalerrian hiri-garbiketako eta udal-hondakinen bilketa eta garraioko zerbitzua emateko eta horretarako beharrezkoa den kamioia errentamendu erregimenean hornitzeko kontratu mistoa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuOiartzungo udalerrian hiri-garbiketako eta udal-hondakinen bilketa eta garraioko zerbitzua emateko eta horretarako beharrezkoa den kamioia errentamendu erregimenean hornitzeko kontratu mistoa
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 165_2025
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2025/10/23
- Esleitzailea: Oiartzungo Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Balorazio bereizia: doktrina orokorra; ez dago garaiz baino lehen jakinarazitako esleipen-irizpide automatikoei buruzko daturik, irizpide horren aplikazioaren emaitza aurreratzea ahalbidetzen duenik. Eskaintzaren dokumentazio teknikoa: baldintza-agiriek eskatzen duten dokumentazioa; ez dago berariaz jasota ez egitearen ondorioa baztertzea denik; esleipen-irizpideei buruzko dokumentazioa da, eta horren ondorioa puntuazio txikiagoa edo nulua da, baina ez bazterketa. Informazio hori eskaintzaren beste atal batzuetan jasota dago, eta ez-egitea jada zigortu da. Preskripzio teknikoak: ez-betetzea hautemateari buruzko doktrina orokorra; ez dago preskripzio teknikoen urraketarik, eta ez dago alderik lizitatzailearen eta esleipendunaren betebeharren artean. Eskaintza ekonomikoa: 0tik oso hurbil dagoen prezioa, ez dago lege iruzurrik, ez dago prezio anormalik adjudikaziodunak onartutako justifikazioarekin, inpugnatu gabeko irizpidea eta debekatu gabeko prezioa, ez dago prestazio bakoitzaren kostua osorik edo zati batean berriz jasotzeko betebeharrik, lizitatzaileari dagokio esleipen irizpideen eragina arretaz aztertzea, ez dago kontratu misto bateko prestazioen arteko kostuen lekualdatzerik.


