Euskadi.eus
  • AUSAk kudeatzen dituen hornidura- eta saneamendu-azpiegituretako berdeguneak kontserbatzeko eta mantentzeko zerbitzuak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

AUSAk kudeatzen dituen hornidura- eta saneamendu-azpiegituretako berdeguneak kontserbatzeko eta mantentzeko zerbitzuak

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 169_2025
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2025/11/03
  • Esleitzailea: Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, S.A.

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Espedientea errekurtso-bidean eskuratzea: doktrina orokorra; botere adjudikatzaileak espedienterako sarbidea ukatzeak ez du defentsa-gabeziarik eragin; lizitatzaile batek ezin du lehiakide baten dokumentazioa eskuratu nahi izan, berak bere eskaintzarako konfidentzialtzat jo duen eduki bat ezagutzeko. Kaudimena: ez dago kontraesanik EKABen eta kaudimena frogatzeko moduaren artean, ez dago hasierako aitorpenean aldaketarik, ez eta kaudimenaren eta sailkapenaren baliokidetasunik ere. Eskaintza anormala: diskrezionalitate teknikoa, bajaren anormaltasunari buruzko erabakiaren motibazioa, diskrezionalitatearen mugak ez urratzea, behar besteko motibazioa, bajaren justifikazioak ez du jarraitu behar errekurtsogileari zuzena iruditzen zaion kostuen banakapena. Esleipena: diskrezionalitatea eta motibazioa, doktrina orokorra; errekurtsogilearen eskaintzaren balorazio altuak argi erakusten du ez dagoela bere eskaintzaren kontrako joerarik, errekurtsogileak behar bezala zigortutako akats konponezina aitortu du esleipen-irizpideen aplikazioan, diskrezionalitate teknikoaren erabilera zuzena, ez du loturarik aurreko kontratuetan erabilitako irizpidearekin, motibazioak ez du eskema formal zehatz bat jarraitu behar. Probaldia: ez da egokia, gai juridikoak bakarrik.