Euskadi.eus
  • Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Hernani-Astigarraga tarteko Plataforma Proiektu Eraikitzailea. 2. Fasea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Hernani-Astigarraga tarteko Plataforma Proiektu Eraikitzailea. 2. Fasea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 178_2019
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2019/10/22
  • Esleitzailea: Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea

Laburpena

Esleipena. Espedienterako irispidea errekurtso-bidean: ez dago defentsa-gabeziarik, errekurtsogileak behar bezala funtsatutako aurkaratzea egin ahal izan du, errekurtsogileak irispidea izateko eskatutako inguruabarrak jada jakinarazi zaizkio edo ez daude. Zuzenketa eta azalpenak: akatsa eskaintzan, lizitatzailearen benetako borondatea aurkeztutako dokumentazio guztiaren testuingurutik ondoriozta daiteke, argibideak ez du eskaintza aldatzen, lizitatzailearen borondatea proposamen osotik arrazionalki ondorioztatzen dena dela berresteko izapide bat da. Esleitzeko prozedura: ustezko irregulartasunak, baliogabetzaileak ez direnak. Fede txarra edo ausarkeria: ez da bidezkoa zehapena jartzea, errekurtsoak ez du argudio juridikorik.