- Osakidetzako ZerbitzuErakundeei erabilera sanitarioko eskularruz hornitzeko kontratua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuOsakidetzako ZerbitzuErakundeei erabilera sanitarioko eskularruz hornitzeko kontratua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 184_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/11/22
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Bazterketa. Aurkaratu daitezkeen egintzak: ez da aurkaratzekoa Kontratazio Mahaiaren esleipen-proposamena, jasota dago esleipen-ebazpenaren aurkaratzea. Bertan, kontratazio-organoak proposamena berresten du, eta errekurtsoa izapidetzeko onartzen da, prozesuaren ekonomiaren printzipioaren arabera. Preskripzio teknikoak: eskaintza aurkezteak baldintza-agiriei men egitea dakar, ezin da eskatu preskripzio bakoitza berariaz justifikatzea baztertze-zigorpean, salbu eta baldintza-agiriek berariaz eskatzen badute eskaintzan egiaztatzea eta lizitatzaileak baldintza hori betetzen ez badu, eskaintzaren eta pleguen arteko aurrez aurreko oposizioa; "araudia eta estandarrak betetzeko adierazpena" eredua, kontratu-dokumentua, pleguak bezala, dokumentuaren irismenari buruzko gardentasunik eza. Baztertzea: lizitatzaileak ezin izan du zehatz jakin zer alderdi zuzendu behar zituen. Ebazpenaren ondorioak: jarduketen atzeraeragina ez da bidezkoa, dagoeneko ezin delako formularen mende dauden esleipen-irizpideen eta balio-judizioaren mende daudenen balorazio bereizia egin, lizitazioa ezereztea, erabakia ez delako kongruentzia-printzipioaren aurkakoa, ez delako uziaren ondorio, baizik eta esleipen-prozeduraren legezko konfigurazioaren ondorio; ez da okertzen errekurtsogilearen egoera, baztertutako lizitatzaile izatetik eskaintza esleipen-prozedura berri batean aurkeztu ahal izatera igarotzen delako.


