Euskadi.eus
  • Euskadiko Osasun Sistemaren erabiltzaileentzako garraio sanitarioko zerbitzua, anbulantzia ez-asistentzialetan, konbentzionaletan eta garraio kolektiboko anbulantzietan - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Euskadiko Osasun Sistemaren erabiltzaileentzako garraio sanitarioko zerbitzua, anbulantzia ez-asistentzialetan, konbentzionaletan eta garraio kolektiboko anbulantzietan

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 187_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/10/17
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Legitimazio aktiboa errekurtso berezia jartzeko: sindikatu batek du, lan-legerian jasotako arrazoi batengatik kontratatzeko debekua duen enpresa bati egindako esleipenaren aurka egiteko. Autozuzenketa-neurriak: lege-erregulazioa, edukia, helburua, neurriek egokitasuna frogatzeko aukera eman behar dute, arau-hausteak gertatu ziren inguruabar partikularrak ikusita aurpegiratutako portaera errepika ez dadin; KEAOk neurri zuzentzaileen gainean izan dezakeen kontrolaren irismena eta mugak; oinarri arautua da hori, eta botere esleitzaileak hartu behar du abiapuntu neurriak nahikoak direla ikusteko, hautemateko tartea. Errekurtsogileak frogatu behar du botere esleitzailearen jarduera ez dela arrazoizkoa edo ondorioak ez direla sinesgarriak edo neurri desegokiak; errekurtsoak ez ditu gaitzesten botere esleitzailearen erabakia oinarritzen duten arrazoiak, ez du aurkezten inpugnatutako egintza indargabetzen duen froga-elementurik, arau-hausteen aktek ez dute erakusten lizitatzailearen fidagarritasun-faltarik edo neurri zuzentzailerik, akatsak alegatzen dira administrazio-kontratuak gauzatzean, ez-zitalak ez direnak. Ausarkeria edo asmo txarra errekurtsoa jartzean: ez da bidezkoa, doktrina orokorra, errekurtsoa Organo honek lehenago adierazi ez dituen argudioetan oinarritzen da, prozeduran izandako atzerapena SPKLk berak zehazten du, errekurritutako egintza baita esleipena. Aurkaratutako esleipendunak kalte-ordaina eskatzea: ukatu egin behar da, ordaindu nahi diren kalte-galerak ez daudelako errekurtsoaren oinarri den lege-arau-haustearen ondorioz sortuak, errekurtsoa ezetsi egiten baita.