Euskadi.eus
  • Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 198_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/10/25
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Ordezkaritza egiaztatzea: errekurtsogilea ordezkatzen duen pertsona identifikatu egin da KEAOren aplikazioan errekurtsoa jartzean, ziurtagiri digital baten bidez. Ziurtagiri hori bat dator errekurtso-idazkiarekin eta ahalordetze-eskriturarekin; errekurtso-idazkia ezin da aldatu behin aurkeztuta. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek dauka kontratu baten pleguak aurkaratzeko, kanpoko baliabideetara jotzea ez justifikatzeagatik eta botere esleitzaileak prestazioa gauzatzeko giza baliabideak izateagatik. Kanporatzearen justifikazioa: doktrina orokorra, kanporatzea ahalbidetzen duten egitatezko kasuak behar bezala egiaztatu behar dira; justifikazio nahikoa ez izatea, kontratatzeko ahala egikaritzeko beharrezkoa den aurretiazko baldintza bat ez izatea, ez da KEAOren irizpidea aurrez epaitzen behar bezala justifikatutako esleipen-prozedura berri baten aurrean.