Euskadi.eus
  • Donostiako Udaleko Kontu-hartzailetza Nagusiarekin lankidetzan aritzeko zerbitzuak, finantza-kontroleko jarduketak egiteko (1. eta 2. loteak), bai eta noizean behin elkarrekin kontratatzeko ere merkataritza-legeriaren arabera auditoretza egitera behartuta dauden erakundeen kontu-auditoretzako zerbitzuak (3. lotea). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Donostiako Udaleko Kontu-hartzailetza Nagusiarekin lankidetzan aritzeko zerbitzuak, finantza-kontroleko jarduketak egiteko (1. eta 2. loteak), bai eta noizean behin elkarrekin kontratatzeko ere merkataritza-legeriaren arabera auditoretza egitera behartuta dauden erakundeen kontu-auditoretzako zerbitzuak (3. lotea).

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 208_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/11/11
  • Esleitzailea: Donostia-San Sebastiango Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Baztertzea. Eskaintza ezin da telematikoki bidali: aurkaratu daitekeen egintza bat da. Doktrina orokorra; hainbat lote dituzten kontratuetarako eskaintzak izapidetzeko moduari buruzko informazioa ez da eskuragarria, ezta gardena ere; ez dago lizitatzailearen diligentzia faltarik; eskaintza ordezteko edo zuzentzeko eskaera epe barruan egin zen, eta plataformaren barne-inguruabarrak ez dira denek ezagutzen. Ebazpenaren ondorioak: esleipen-prozedura ezeztatu egin behar da, ezin baita esleipen-irizpide automatikoen eta balio-judizioaren mendeko irizpideen ebaluazio bereizia bermatzen duen atzeraeraginik izan.