Euskadi.eus
  • Hainbat ibilbidetarako eskola-garraioa Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Hainbat ibilbidetarako eskola-garraioa Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 209_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/12/22
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Laburpena

Pleguak. Errekurtsoen metaketa: ez da bidezkoa jarritako errekurtsoen kopuruagatik, aurkaratzeko arrazoien aniztasunagatik eta errekurtsoetako bat beste pertsona batek ebaztearen beharragatik (abstentzioa). Azpikontratatzeko debekua: azpikontratatu ezin diren zereginen aipamen orokorra, ez da justifikatzen zeregin kritikoak direnik, debekuaren helburua eragile ekonomikoen antolaketa-ahalmena hain murriztaileak ez diren neurriekin ase daiteke. Baloratutako ibilgailuen matrikula identifikatzea eskatzen duen esleipen-irizpidea: irizpide ez-diskriminatzailea eta proportzionatua (ez da onartzeko baldintza eta ez da ibilgailuaren jabetza eskatzen, ibilgailu bera lote askotara aurkez daiteke). Preskripzio teknikoak: legez eskatutakoa baino preskripzio tekniko handiagoa, "Sartzeko oztopoak", doktrina orokorra, ez da behar bezala justifikatutzat jotzen, eta baldintza hori esleipen-irizpide gisa eratu liteke. Lizitazio-aurrekontua: doktrina orokorra; ez da alegatzen aurrekontua nahikoa ez dela kontratua behar bezala exekutatzea edo konkurrentzia nahikoa izatea eragozten duenik; botere esleitzailea ez dago behartuta aurrekontuaren banakapena zehatz-mehatz justifikatzera; ezin da eskatu aurrekontua osatzen duten kontzeptu guzti-guztiak banakatzea, errekurtsogilearen arabera (arriskuaren eta menturaren printzipioa); lote bakoitzaren balio zenbatetsia ageri da. Klausula kontraesankorrak: aipamen okerra duen klausula baliogabetu egin behar da gardentasun-printzipioaren arabera. Formula bidez balioetsi beharreko esleipen-irizpidea: irizpide batek lizitatzaile batzuei beste batzuen aldean mesede egiteak ez du automatikoki diskriminatzaile bihurtzen, izaera diskriminatzailearen frogaren karga errekurtsogileari dagokio, esleipen-irizpide gisa baloratu behar da kontratu-prestazioa gauzatzen duten langileen esperientzia, baldin eta modu erabakigarrian eragiten badu eskaintzaren kalitatean, ez da frogatzen irizpidea egiaztatzeko moduaren ilegaltasuna, ezta puntuazioa banatzeko moduarena ere. Kontratuaren aldaketa: klausularen arabera, aldaketak kontratuaren prezioa aldatzea ekarriko du, eta ez du unitate-prezio berririk ezartzen utziko. Zigorrak: pleguetan ez da berariaz aipatzen zigortutako ez-betetzea kontratistari egotz dakiokeenik, eta hutsune hori legez aurreikusitako bitartekoen bidez osatzen da. Preskripzio teknikoa (10 - 25 plazako modulua): ez da preskripzio tekniko murriztailea. Berdinketa hausteko esleipen-irizpideak: pleguan aurreikusitako eta pleguan aurreikusi gabeko berdinketa hausteko irizpideen arteko aldea, esleipen-irizpideak kontratuaren xedearekin lotzeko betebeharraren irismena, berdinketa hausteko irizpideen kasuan, zentzu zabalean ulertu behar da. Baliabideak atxikitzeko konpromisoa: langileen identifikazioa esleipendunari bakarrik eskatzen zaio, ez da lege-urraketarik ikusten. IRAGARKIA EBAOn: argitalpena jasota dago. Kontratuaren xedea: botere esleitzailearen diskrezionalitatea kontratuaren xedea taxutzeko, aurreko kontratuetan agertzen zen klausula bat ezabatzea, errekurtsogileak justifikaziorik gabekotzat jotzen duena (erabilera orokorreko zerbitzu publikoak atxikitako ibilgailuak atxikitzeko debekua), lehia murrizten duen neurria lege-babesik gabe, legez kanpokotzat jotzen ez den eta merkatuaren egituraren mende dagoen eta aurkaratutako klausularen mende ez dagoen lizitatzaile batzuentzat abantaila, ezin da eskatu esleipenaren inguruabar zehatzak diskrezionalki aldatzea. Preskripzio teknikoak: ibilgailuen luzera-mugak, aurkaratutako loteak ez dira identifikatzen, ezta uzia ere, frogaren karga.