Euskadi.eus
  • Hainbat ibilbidetarako eskola-garraioa Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Hainbat ibilbidetarako eskola-garraioa Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 210_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/12/22
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Errekurtsoen metaketa: ez da bidezkoa jarritako errekurtsoen kopuruagatik eta hedaduragatik, eta horietako bat beste pertsona batek ebatzi behar duelako (abstentzioa). Baldintza-agiriek erregai alternatiboak erabiltzea aurreikusteko legezko betebeharra: zerbitzu publikoaren emakidei eragiten die, ez zerbitzu-kontratuei. Lizitatzaile bat esleipendun izan daitekeen lote-kopurua mugatzea; betekizunak; mugaren baliozkotasunean eragiten duen motibaziorik eza; ezin da onartu errekurtsoari erantzuteko botere esleitzailearen txostenean jasotako epez kanpoko motibazioa. Loteen esleipenak antolatzeko irizpideak: errekurtsoak ez du frogatzen irizpide diskriminatzaileak edo ez-objektiboak direnik. Lizitatzaile berari esleitu beharreko lote-kopurua mugatzeko erabakiak, esleipen-mekanismoak eta hiru esleipen-prozedura egoteak eragindako segurtasun juridikorik eza. Ebazpenaren ondorioak: lizitatzaile bera esleipendun izan daitekeen loteen mugaketa ez arrazoitzeak baldintza-agiriak baliogabetzea eta lizitazioa ezeztatzea dakar, baina ez du aldez aurretik epaitzen KEAOk plegu berriei buruz duen iritzia eta aurkezten den motibazioa.