- Hainbat ibilbidetarako eskola-garraioa Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuHainbat ibilbidetarako eskola-garraioa Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 213_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/12/22
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Errekurtsoen metaketa: ez da bidezkoa jarritako errekurtsoen kopuruagatik eta hedaduragatik, eta horietako bat beste pertsona batek ebatzi behar duelako (abstentzioa). Preskripzio teknikoak: legez eskatutakoa baino preskripzio tekniko handiagoa, "Sartzeko oztopoak", doktrina orokorra, ez da behar bezala justifikatutzat jotzen, eta baldintza hori esleipen-irizpide gisa eratu liteke. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: merkatura egokitzea eta kostuak banakatzea, doktrina orokorra; ez da alegatzen lizitazioaren oinarrizko aurrekontua edo tarifak nahikoak ez direnik, ezin da eskatu kostuen banakapenak egitura zehatz bati jarraitzea, ezta gastu espezifiko bakoitza, arrisku eta mentura printzipioa, xehetasunez banakatzea ere. Erreserbako ibilgailua: erreserbako ibilgailua erabiltzeko aurretiazko baimenaren beharra itun-askatasunak babesten du. Erabilera orokorreko zerbitzu publikoei atxikitako ibilgailuak kontratuari atxikitzeko debekua kentzea: aurreko kontratuetan ageri den klausula, aurkaratuan ezabatzen dena, diskrezionalitate teknikoa kontratuaren xedearen konfigurazioan, ez da egiaztatzen klausula berriak lizitatzaile batzuei arrazoirik gabe kalte egiten dienik, lege-babesik gabe lehia murrizten duen neurria baita, ezin da eskatu erabaki diskrezional bat inguruabar zehatzen aurrean aldatu gabe mantentzea. Gidarien esperientzia: klausula kontraesankorrak, botere adjudikatzailearen borondatearekin bat ez datorrena deuseztatu behar da, gardentasun-printzipioak hala agintzen duelako. Lizitatzaile bat esleipendun izan daitekeen lote-kopurua mugatzea; betekizunak; mugaren baliozkotasunean eragiten duen motibaziorik eza; ezin da onartu errekurtsoari erantzuteko botere esleitzailearen txostenean jasotako epez kanpoko motibazioa. 10-25 lanpostuko modulua zehaztea. Ez da preskripzio tekniko murriztailea. Kontratu-dokumentazioa: errore materiala. Gidatze eraginkorrari buruzko prestakuntza saritzen duen irizpidea: kontratu-prestazioa gauzatuko duten langileen kualifikazioa baloratu daiteke, baldin eta haien kalitatea erabakigarria bada, ez bada lege-hausterik egiaztatzen, errekurtsogileak botere esleitzailearen borondatearen ordez berea jarri nahi du. Drogen eraginpean gidatzeko debekua: errekurtsogileak kontratuan klausula bat sartzea eskatzen du, eta klausula horren edukia kontratu-prestazioari aplika dakiokeen arau juridiko batek bermatzen du. Langileen subrogazioa: aurkaratutako kontratuak ez dakar langileak subrogatzeko betebeharrik. Ebazpenaren ondorioak: lizitatzaile bera esleipendun izan daitekeen loteen mugaketa ez arrazoitzeak baldintza-agiriak baliogabetzea eta lizitazioa ezeztatzea dakar, baina ez du aldez aurretik juzgatzen KEAOk plegu berriei buruz duen iritzia eta, hala badagokio, ematen den arrazoia.


