Euskadi.eus
  • EUROPA LEAGUE FINAL 2025 UEFAren garapenean eta ezarpenean inplikatutako eragileen parte-hartzea koordinatzeko eta mugikortasun- eta garraio-plana egiteko idazkaritza tekniko espezializatua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

EUROPA LEAGUE FINAL 2025 UEFAren garapenean eta ezarpenean inplikatutako eragileen parte-hartzea koordinatzeko eta mugikortasun- eta garraio-plana egiteko idazkaritza tekniko espezializatua.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 229_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/12/10
  • Esleitzailea: Bilbao Ekintza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Baztertzea. Preskripzio teknikoak: baldintza-agiriek ez dute eskatzen preskripzio teknikoak betetzen direla egiaztatzeko modurik, pleguen arteko desadostasuna, AKPPren prebalentzia (pleguen beraren arabera) proposamenarekin zer dokumentazio aurkeztu behar den zehazteko, espezialitate-printzipioa; ezin da lortu eskaintzak preskripzio tekniko guzti-guztiak adieraztea, eskaintza aurkeztea baldintza-agiriei men egitearen parekoa da, baztertu egin daiteke baldintza-agiriek eskatutakoa egiaztatzen ez bada edo eskaintzak aurrez aurre aurka egiten badio, esleipen-irizpide bat ez betetzeak ez dakar eskaintza baztertzea, gardentasun-printzipioa, hizpaketa baten iluntasunak ezin dio kalterik egin horren errudun ez denari. Ebazpenaren ondorioak: ezin da atzeraeraginik izan, balio-judizioari lotutako esleipen-irizpideen eta formula baten bidez aplikatzen direnen balorazio bereizia hautsiko litzatekeelako, esleipen-prozedura ezereztea, errekurtsogilearen jarrera ez delako okertuko, kongruentzia-printzipioa ez delako urratzen, ezereztea ez delako errekurtsoaren uziaren ondorio, esleipen-prozeduraren izaeraren ondorio baizik, eta errekurtsogilearen jarrera ez delako okertzen.