- Etxeko animaliak (txakurrak eta katuak) jaso, lekualdatu, ostatatu eta zaintzeko eta kaleko katuen koloniak kudeatzeko zerbitzu integrala - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuEtxeko animaliak (txakurrak eta katuak) jaso, lekualdatu, ostatatu eta zaintzeko eta kaleko katuen koloniak kudeatzeko zerbitzu integrala
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 27_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/02/17
- Esleitzailea: Basauriko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Arrazoitzea eta diskrezionalitatea: irizpide subjektiboak ez dira nahitaez aplikatu behar baremo matematiko edo proportzionalekin, haien funts partzialki arautuak proposamena kualitatiboki aztertzeko gaitasuna ematen duenean; errekurtsogileak botere esleitzailearen diskrezionalitatearen ordez berea erabili nahi du, baloratu beharreko materialaren hautaketari eta ebaluazio-metodoari dagokienez. Formula bidez ebaluatu beharreko esleipen-irizpidea, behar ez bezala aplikatuta. Eskaintza anormalki baxua; botere esleitzailearen diskrezionalitatea behar bezala gauzatutako anormaltasuna baloratzeko eta errekurtsoak gezurtatu ez dituen arrazoizko hipotesiak oinarritzeko. Ebazpenaren ondorioak: ez da bidezkoa atzeraeragina, esleipenaren emaitza ez litzatekeelako aldatuko, deuseztasunaren teoriaren aplikazio moderatua.


