Euskadi.eus
  • Euskal Herriko Unibertsitateko zentroak eta eraikinak garbitzeko zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Euskal Herriko Unibertsitateko zentroak eta eraikinak garbitzeko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 40_2023
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2023/03/02
  • Esleitzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa: enpresa-erakundeen legitimazio aktiboa ez da mugatzen Langileen Estatutuaren arabera "ordezkagarrienak" direnetara. Kontratuaren aurrekontua merkatura egokitzea: doktrina orokorra; botere esleitzaileak erabilitako aurrekontua kalkulatzeko metodoa onargarria da, eta errekurtsogileak ez du kuantifikatzen errekurritutako aurrekontuarekin duen desadostasunaren zenbatekoa; "deslotura-kostuak" ez dira aurrekontuan sartu behar; ezin da aurrekontuan sartu hura egiteko unean indarrean ez dauden hitzarmen kolektiboen kostua; Hitzarmen Kolektiboak alderdi sinatzaileen akordio berriak eskatzen dituzten urteko gehikuntzen erreferentzia-sistema ezartzen du; botere esleitzailea ez da Hitzarmen Kolektiboaren zati, nahiz eta haren eremu objektiboa haren mende dauden ikastetxeei erreferentzia eginez finkatu. Botere adjudikatzailearen diskrezionalitate teknikoa kontratuaren xedea taxutzeko: doktrina orokorra; zerbitzua emateko gutxieneko ordu-kopuru bat ezartzea eta ez betetzeagatik ordainketak erregularizatzea ez dira Zuzenbidearen aurkakoak; zerbitzu-kontratua emaitza-prestazio gisa edo jarduera garatzeko prestazio gisa konfigura daiteke, edo bi modalitateak konbinatuz.