- Arrigorriagako udal-kiroldegia eta hari atxikitako instalazioak garbitzea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuArrigorriagako udal-kiroldegia eta hari atxikitako instalazioak garbitzea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 45_2025
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2025/03/13
- Esleitzailea: Arrigorriagako Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Preskripzio teknikoak: doktrina orokorra, errekurtsoaren arrazoia ez da inongo preskripzio teknikotan oinarritzen. Esleipen-irizpideak: puntuazio baztertzailearen gutxieneko atalasea hainbat irizpideren baturari dagokio, eta ez bakoitzari; ez dago kalitate/prezio erlazio hobearen printzipioa urratzerik; eskaintzei buruzko ohar negatiboak puntuazio txikiagoarekin zigortu dira, eta ez dakarte proposamenetik kanpo geratzea. Eskaintza anormala: bajaren anormaltasuna egiaztatzeko prozedura kontraesankorra denez, ez dago legezko eragozpenik botere esleitzaileak hasieran aurkeztutako justifikazioari argibideak eskatzeko; pertsona ezinduak kontratatzeagatik kostu sozialetan aurreztea argudio baliagarria izan daiteke anormaltasuna susmagarria den baja baten bideragarritasuna justifikatzeko; enpresa batek kontratazio publikoan aurrezpen horiek erabili ezin dituela esatea, horiek ezartzen dituen arauari zentzua kentzea da (eta hori helburuaren aurkakoa da), eta eremu pribatuan soilik aplikatzea ekarriko luke (hori inkongruentea da).


