- Arabako Lurralde Historikoko Hezkuntza Sailaren menpeko hainbat ikastetxe publikotan kudeaketa zuzeneko jantokien funtzionamendurako prestatutako janariak eta prestazio osagarriak prestatu, garraiatu eta ematea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuArabako Lurralde Historikoko Hezkuntza Sailaren menpeko hainbat ikastetxe publikotan kudeaketa zuzeneko jantokien funtzionamendurako prestatutako janariak eta prestazio osagarriak prestatu, garraiatu eta ematea.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 53_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/03/24
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Errekurtso-bidean dagoen espedienterako sarbidea; doktrina orokorra, irispidearen xedea ez da espedientearen "fiskalizazioa" ahalbidetzea, errekurtsogileak behar bezala oinarritutako errekurtso bat aurkeztu ahal izan du. Eskaintza teknikoa: zuzentzea eta argibideak ematea; doktrina orokorra: ezin da onartu lizitatzaile batek, oro har, baldintza-agirietan eskatzen ziren eta eskaintzak aurkezteko epean bidali ez ziren dokumentuak eta adierazpenak aurkeztea; dokumentu hori ez da egokia frogen ikuspegitik, eta errekurtsogilearen asmoa da eskaintza baloratzeko baldintza-agirietan eskatzen zen dokumentu edo informazio baten gabezia arintzea, eskaintza berregitea, proposamena behar bezala aurkezteko erantzukizuna ustez arrazoiz informatua eta arduratsua den lizitatzaileari bakarrik dagokio.


