- Bizkaiko Lurralde Historikoko Hezkuntza Sailaren menpeko hainbat ikastetxe publikotan kudeaketa zuzeneko jantokien funtzionamendurako prestatutako janariak eta prestazio osagarriak prestatu, garraiatu eta ematea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuBizkaiko Lurralde Historikoko Hezkuntza Sailaren menpeko hainbat ikastetxe publikotan kudeaketa zuzeneko jantokien funtzionamendurako prestatutako janariak eta prestazio osagarriak prestatu, garraiatu eta ematea.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 55_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/03/24
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Espedienterako sarbidea: doktrina orokorra; errekurtsogileak aurkaratze funtsatua aurkeztu du, informazio publiko nahikoa, sarbidearen helburua ez da espedientearen "fiskalizazioa" egitea. Kaudimen teknikoa: baliabideak adskribatzeko konpromisoa, kaudimen teknikoaren atalasearekiko aldea, bitarteko horiek une horretan egon behar baitute eskuragarri. Eskaintza teknikoa zuzentzea: doktrina orokorra; adjudikazio-irizpide batean puntuazioa lortzeko baldintzak argi eta garbi zehaztuta daude baldintza-agirietan, aurkeztutako dokumentuak ez du produktua identifikatzen, ez eta konfiantza lortzeko araua ere; dokumentu hori ez da egokia frogen ikuspegitik, ezin da zuzendu baldintza-agirietan eskatutako dokumentuak aurkeztu ez izana, proposamena behar bezala aurkeztea lizitatzaileari bakarrik dagokio. Fede txarra edo ausarkeria: ez da bidezkoa zehapena ezartzea, errekurtsoak argudio juridiko arrazoituak dituelako, ez dagoelako esleipen-prozedura atzeratzeko borondaterik.


