Euskadi.eus
  • Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIko Anestesia Zerbitzurako materiala - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIko Anestesia Zerbitzurako materiala

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 61_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/04/12
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Atalase baztertzailedun esleipen-irizpideak: zorroztu egin behar da diskrezionalitate teknikoaren erabilera zuzena, ezin baitira arindu irizpide batean gaizki erabiltzearen kalteak beste baten aplikazioaren emaitzekin; atalase baztertzailedun esleipen-irizpideen sistemak ez du salbuesten kontratuaren xedea eta preskripzio teknikoak behar bezala finkatzetik (haren funtzioa ezin da ordeztu irizpide baztertzaileekin), irizpide baztertzaileen sistema erabiltzea deuseztatzeko bide arbitrario gisa. Motibazioa eta diskrezionalitatea: doktrina orokorra; motibazio eskasa, esleipen-irizpide baten funts arautua haustea. Ebazpenaren ondorioak: lizitazioa ezereztea, ezin delako atzeraeraginik egin, jada ezin delako balorazio bereizia egin, ez dagoelako "reformatio in peius", lizitatzailea esleipendun ez izatetik eskaintza bat aurkeztu ahal izatera igarotzen delako balizko lizitazio berri batean. Kongruentzia-printzipioak eragotzi egiten du KEAOk pleguei buruzko iritzia ematea, "Zeharkako errekurtsoa".