- Osakidetzarako plataforma logistiko korporatibo bat diseinatu, eraiki eta kudeatzea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuOsakidetzarako plataforma logistiko korporatibo bat diseinatu, eraiki eta kudeatzea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 62_2024
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2024/03/27
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Zerbitzuen kontratazioaren justifikazioa; justifikazioak izan behar duen irismena, formalki zuzena den justifikazioa; zerbitzuak kanpora ateratzea mugatzen duten negoziazio kolektiboko akordioak, botere adjudikatzaileak bere zerbitzuak antolatzeko duen diskrezionalitate teknikoaren "funts arautua", Osakidetzari eragiten dioten akordioen irismena, zerbitzu berriak kanpora ateratzeko debeku orokorraren salbuespenak. Kanpora ateratzea ahalbidetzen duten salbuespenezko inguruabarrak: kanpoko giza baliabideetara jotzea ez da kontratu-objektu bakarra, iraupen luzeko eta prestazio anitzeko kontratu konplexua, elkarrizketa lehiakorra, prestazioen oreka delikatua, prestazioa gauzatzen duten langileak Osakidetzakoak izatea disfuntzionala izango litzateke, aukeratutako sistema justifikatuta dago eta ez da egiaztatzen hautaketa iruzurrezkoa denik eta negoziazio kolektiboko akordioak saihesteko asmoa duenik, ez dago kalterik Osakidetzako langileen sustapenerako edo egonkortasunerako; langileen ordezkariekin aldez aurreko informazio- edo negoziazio-izapideak ez egiteak ez du esleipen-prozedura edo kontratua baliogabetzen, lan-harremanen berezko esparrua baita.


