- Bilbao Basurtu EOren eta Basurtu Unibertsitate Ospitalearako garbiketa eta lorezaintza - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuBilbao Basurtu EOren eta Basurtu Unibertsitate Ospitalearako garbiketa eta lorezaintza
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 74_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/04/24
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Legitimazio aktiboa: erakunde sindikal batek du subrogazio-eskubidea duten langileen zerrenda aurkaratzeko eta negoziazio kolektiboko akordioen izaera loteslea defendatzeko. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsitako ebazpen baten bidez ezetsitako errekurtso bereziaren xede den klausula berdin-berdina aurkaratzea, hitzarmen kolektiboen ustezko ez-betetzea usteetan oinarritzen da, ez dira alegatzen diren hitzarmen kolektiboen arau-hausteak justifikatzen. Subrogazioa: pleguak baliogabetzeko asmoa onartzeak ez lituzke inola ere aseko errekurtsogileak defendatzen dituen interesak, baldintza-agiriek ez dutelako subrogazioa arautzen (hitzarmen kolektiboek edo lan-zuzenbideko arauek arautzen dute), eta hori islatzen dute soilik. Fede txarra edo ausarkeria errekurtsoa jartzean: KEAOk eta EAEANk ezetsitako aurreko errekurtso batean azaldutako argudioak errepikatzea; errekurtso-egileak erabat daki KEAOren doktrina errepikatua eta etengabea, abusuzko jokabidea.


