Euskadi.eus
  • Bilbao Gazte plataforma digitala eguneratzea eta haren erabilera aztertzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Bilbao Gazte plataforma digitala eguneratzea eta haren erabilera aztertzea.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 7_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/01/15
  • Esleitzailea: Bilbaoko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Kaudimena: aldea dago esleipendunak bete behar dituen gauzatze-baldintzekin eta esleipen-irizpideekin, eta horiek ez betetzeak ezin du ekarri eskaintza baztertzea; eskaintza ez da kontraesankorra baldintza-agiriekin. Eskaintza anormalki baxuak: doktrina orokorra; bajaren justifikazio nahikoa botere esleitzailearen errekerimendua ikusita, botere esleitzailearen diskrezionalitatea behar bezala egikarituta. Balio-iritziari lotutako esleipen-irizpideak: diskrezionalitatea eta arrazoiak: pleguan aipatzen ez diren eskaintzen aldeko alderdien balorazioa ez da nahitaez hobekuntzei buruzko araudiaren arau-hauste bat, esleipen-irizpideen helburua eskaintzek pleguetan ezarritako gutxienekoak hobetzea baita, SPKLren 145.7 artikuluan "hobekuntzen" kontzeptua; esleipen-irizpidearen funts partzialki arautua.